Nokia Asha 303 - Zure telefonoa eduki kaltegarrietatik babestu

background image

Zure telefonoa eduki kaltegarrietatik babestu
Telefonoak birusak eta bestelako eduki kaltegarriak jaso ditzake. Hartu honako neurri hauek:

Kontuz ibili mezuak irekitzean. Asmo txarreko softwarea eduki dezakete edo, edonola ere, zure telefono edo

ordenagailua kalte dezakete.

Kontuz ibili konektibitate-eskaerak onartzean, Interneten nabigatzean edo edukiak deskargatzean. Ez onartu

Bluetooth konexioak iturri fidagarrietatik ez badatoz.

Fidagarriak diren eta segurtasun eta babes egokia ematen duten iturrietatik datozen zerbitzuak eta softwareak soilik

instalatu eta erabili.

Instalatu birus kontrako edo bestelako segurtasuneko softwarea zure telefonoan eta hari konektatutako edozein

ordenagailutan. Erabili birus kontrako aplikazio bakarra aldi berean. Bat baino gehiago erabiltzeak gailuaren eta/edo

ordenagailuaren funtzionamendua kalte dezake.

Kontuz ibili aldez aurretik instalatutako Interneteko hirugarrenen guneetarako esteketara eta laster-marketara

sartzen bazara. Nokiak ez ditu toki horiek onartzen edo babesten.