Nokia Asha 303 - Medikuntzako tresna inplantatuak

background image

Medikuntzako tresna inplantatuak
Medikuntzako tresnen egileek hari gabeko gailuaren eta inplantatutako mediku tresnaren artean, taupada-markagailu edo

desfibriladoreak esaterako, gutxienez 15,3 zentimetroko (6 hazbeteko) tartea egotea gomendatzen dute medikuntza

tresnarekiko egon daitezkeen interferentziak ekiditeko. Tresna hauetakoren bat darabilten pertsonek:

Eduki haririk gabeko gailua tresna medikotik 15,3 zentimetroko (6 hazbeteko) baino gehiagotara.

Ez eraman telefonoa paparreko zorro batean.

Eduki haririk gabeko gailua tresna medikoa dagoen kontrako belarrian.

Interferentziaren bat dela susmatu bezain laster, itzali hari gabeko telefonoa.

Jarraitu egilearen argibideak inplantatutako gailu medikoari dagokionez.

Zure haririk gabeko telefonoa medikuntzako tresna batekin batera erabiltzeari buruzko zalantzarik izanez gero, jar zaitez

zure sendagilearekin harremanetan.