Nokia Asha 303 - Bateriaren segurtasuna

background image

Bateriaren segurtasuna
Bateria kendu aurretik, beti telefonoa itzali eta kargagailua deskonektatu. Kargagailua edo osagarri bat deskonektatzean,

eutsi entxufetik eta tira, ez eutsi kabletik.

Kargagailua erabiltzen ari ez bazara, desentxufatu eta deskonektatu telefonotik. Ez utzi guztiz kargatutako bateriarik

kargagailura konektatuta, gehiegi kargatzeak bateriaren iraupena labur baitezake. Guztiz kargatutako bateria erabili gabe

utziz gero, pixkanaka deskargatu egingo da.

Bateriak 15° C eta 25° C (59° F eta 77° F) artean egon behar du. Tenperatura oso altu edo baxuek bateriaren bizitza eta

gaitasuna murrizten dituzte. Baliteke bateria beroa edo hotza duen telefonoak denboraldi batean ez funtzionatzea.

Nahi gabe zirkuitulaburra sor daiteke, metalezko objekturen batek bateriaren banda metalikoak ukitzen dituenean, adibidez,

poltsikoan ordezko bateria bat badaramazu. Zirkuitulaburrek bateria edo konektatutako objektua honda ditzakete.

Bateriak ez sutara bota, lehertu egin daitezke eta. Bateriak botatzeko garaian, tokian tokiko arauak bete behar dira. Ahal

dela, birziklatu. Ez bota etxeko gainerako hondakinekin batera.

Ez desmuntatu, moztu, ireki, bihurritu, deformatu, zulatu edo txikitu telefonoa edo bateriak. Isurketarik gertatuz gero, ez

utzi bateriaren likidoa azala edo begiak ukitzea. Hori gertatuz gero, busti urarekin kaltetutako tokiak ahal bezain laster edo

zoaz medikuarengana.

Ez ezazu bateria itxuraldatu eta ez iezaiozu objektu arrotzik sartu. Era berean, ez ezazu bateria ur edo beste likidoren batean

murgildu edo busti. Bateriak lehertu egin daitezke hondatuta badaude.

Erabili bateria eta kargagailua dagozkien helburuetarako soilik. Erabilera okerrak edo onartu gabeko bateria edo

bateraezineko kargagailu bat erabiltzeak sute, leherketa edo bestelako arriskuren bat suposa lezake, eta edozein onarpen

edo berme baliogabe dezake. Bateria edo kargagailua kaltetuta dagoela irudituko balitzaizu, eraman ezazu zerbitzu-

-zentroren batera erabiltzen jarraitu aurretik. Ez erabili hondatuta dagoen kargagailu edo bateriarik. Erabili kargagailua toki

baten barruan soilik.