Bateriaren eta kargagailuaren informazioa
Telefono hau BP-3L bateria kargagarri batekin erabili behar da. Baliteke Nokia-k bateria modelo gehiago eskuragarri izatea
telefono honentzat. Erabil itzazu beti jatorrizko Nokia bateriak.
Telefono hau ondorengo bateriek emandako energiarekin erabili behar da: AC-3, AC-8, AC-10, AC-11, AC-15. Nokia
kargagailuaren modelo zenbakia ezberdina izan daiteke entxufe motaren arabera, hala nola, E, X, AR, U, A, C, K edo B.
Bateria behin eta berriro karga edo deskarga daiteke, baina azkenean agortu egiten da. Hitz egiteko eta egoneko tarteak
ohi baino nabarmen laburragoak badira, bateria aldatu egin beharra dago.