Ukipen-pantailako ekintzak
Ukipen-pantailako erabiltzaile-interfazea erabiltzeko, ukitu edo eduki ukituta ukipen-
-pantaila.
Ireki aplikazio bat edo pantailako beste elementuren bat
Ukitu aplikazioa edo elementua.
Sartu elementuen berariazko aukeretara
Eduki ukituta elementua. Dauden aukerak agertzen diren laster-menua irekiko da.
Mugitu zerrendan edo menuan
Ezarri hatza pantailan, lerratu bizkor pantailan gora edo behera eta, ondoren, altxa
hatza. Hatza altxatzen duzun uneko abiaduran eta norabidean mugituko da
pantailako edukia. Zerrenda mugikorreko elementuak hautatzeko eta mugimendua
geldiarazteko, ukitu elementua.
Pasa hatza
Ezarri hatza pantailan eta pasa hatza etengabe nahi duzun norabidean.
Oinarrizko erabilera 13
Adibidez, argazkiak ikustean, hurrengo argazkia ikusteko, pasa hatza ezkerrera.
Argazkietan zehar nabigatzeko, pasa hatza bizkor eta, ondoren, mugitu ezkerrera edo
eskuinera koadro txikien artean.