Nokia Asha 303 - Sarbide kodeak

background image

Sarbide kodeak

PIN edo PIN2 kodeak

(4-8 digitu)

Honek SIM txartela baimenik gabeko erabileratik babesten du,

edo zenbait eginbide atzitzeko eskatzen du.

Telefonoa ezar dezakezu PIN kodea eska dezan pizten

duzunean.

Oinarrizko erabilera 11

background image

Kodeak SIM txartelarekin batera ez badatoz, edo kodeak

ahaztu bazaizkizu, jarri harremanetan zerbitzu-

-hornitzailearekin.

Kodea hiru aldiz jarraian oker idatziz gero, kodea desblokeatu

behar duzu PUK edo PUK2 kodearekin.

PUK edo PUK2

kodeak

(8 digitu)

Blokeatutako PIN eta PIN2 kodeak aldatzeko beharrezkoa da.

SIM txartelarekin jaso ez baduzu, jarri zerbitzu-

-hornitzailearekin harremanetan.

IMEI zenbakia

(15 digitu)

Zenbaki hau sarean dauden baliozko telefonoak

identifikatzeko erabiltzen da. Lapurtutako telefonoak,

adibidez, blokeatzeko ere erabil daiteke.

IMEI zenbakia ikusteko, markatu *#06#.

Blokeo-kodea

(segurtasun-kodea)

(gutxienez 5 digitu)

Blokeo-kodeak telefonoa erabilera baimendu gabearen

kontra babesten lagunduko dizu.

Telefonoa konfigura dezakezu zerorrek zehaztutako blokeo-

-kodea eska dezan. Lehenetsitako blokeo kodea 12345 da.

Kode berria ezkutuan, leku seguru batean eta telefonotik

urrun gorde.

Kodea ahazten baduzu eta telefonoa blokeatuta badago,

baliteke telefonoak baimendutako zerbitzuetara eraman

behar izatea. Kostu gehigarriak aplika daitezke, eta telefonoko

datu pertsonal guztiak ezaba daitezke.

Informazio gehiagorako, jo Nokia Care gune batera edo

zerbitzu-hornitzailera.