![background image](https://i.helpdoc.net/Nokia Asha 303/eu/Nokia Asha 303_eu020.png)
Bidali mezuak
Egon senideekin eta lagunekin harremanetan testu-mezuen eta multimedia mezuen
bidez. Argazkiak, bideoak eta bisita-txartelak erantsi diezazkiokezu mezuari.
Hautatu
Menua
>
Mezularitza
.
1 Hautatu
Mezua sortu
.
2 Eranskin bat gehitzeko, hautatu
Aukerak
>
Gehitu objektua
.
3 Idatzi mezua eta hautatu
Jarraitu
.
4 Telefono-zenbaki edo helbide elektroniko bat eskuz idazteko, hautatu
Zenbakia
edo posta
. Idatzi telefono-zenbakia edo hautatu
Posta
eta sartu posta-helbidea.
5 Hautatu
Bidali
.
Aholkua: Karaktere berezi bat edo aurpegiera bat gehitzeko, hautatu
Aukerak
>
Gehitu ikurra
.
Eranskina duen mezu bat bidaltzea testu-mezu arrunt bat bidaltzea baino
garestiagoa izan daiteke. Informazio gehiago jasotzeko jarri harremanetan zerbitzu-
-hornitzailearekin.
Mezu baten karaktere-muga gainditzen duten mezuak bidal ditzakezu. Mezu
luzeagoak bi mezu edo gehiagotan banatuta bidaltzen dira. Zerbitzu-hornitzaileek
bidalitako mezu kopuruen arabera kobratu ohi dute.
Azentu-markek, bestelako ikurrek edo zenbait hizkuntzen aukerek leku gehiago
hartzen dute, eta mezu batean bidal daitekeen karaktere-kopurua murrizten dute.
Multimedia mezu batean erantsitako elementua sarearentzat handiegia bada,
telefonoak automatikoki tamaina murriztuko du.
Telefono bateragarriek soilik jaso eta bistara ditzakete multimedia mezuak. Mezuen
itxura telefonoz telefono alda daiteke.
20
Mezuak