Sartu SIM txartela eta bateria
Oharra: Edozein estalki kendu aurretik, itzali telefonoa eta deskonektatu
kargagailua eta gainerako gailuak. Estalkiak aldatzean ez ukitu osagai elektronikorik.
Erabili eta gorde telefonoa beti estalkiak jarrita.
Garrantzitsua: Gailua SIM txartel estandarrarekin (ikus irudia) soilik erabiltzeko
diseinatuta dago. SIM txartel bateraezina erabiliz gero, txartela edo telefonoa kaltetu
eta txartelean gordetako datuak honda daitezke. Jarri harremanetan mugikorraren
operadorearekin mini-UICC txatala nola erabili jakiteko.
Telefonoa BP-3L bateriarekin erabiltzeko egina dago. Erabil itzazu beti jatorrizko
Nokia bateriak.
SIM txartela eta bertako kontaktuak erraz kalte daitezke urratze edo okertzeen
ondorioz. Beraz, kontuz aritu txartela erabili, sartu edo ateratzerakoan.
1 Itzali telefonoa.
6
Lehen urratsak
2 Bultzatu atzeko estalkiaren koska telefonoaren beheko aldera eta kendu estalkia.
3 Kendu bateria, barruan badago.
4 Altxatu SIM txartelaren euskarriaren estalkia, ziurtatu SIM txartelaren kontaktu-
-eremua behera begira dagoela eta jarri txartela euskarrian.
5 Jaitsi SIM txartelaren euskarriaren estalkia.
Lehen urratsak
7
6 Lerrotu bateriaren kontaktuak eta sartu bateria.
7 Zuzendu goiko koskak beraien lekuetara eta bultza behera estalkia bere lekuan
helduta geratzen den arte.
Kendu SIM txartela
1 Itzali telefonoa.
2 Atzeko estalkia kendu.
3 Kendu bateria, barruan badago.
4 Altxatu SIM txartelaren euskarriaren estalkia eta kendu SIM txartela.