Sartu memoria-txartela
Erabili soilik Nokia-k telefono honetan erabiltzeko onartuta dituen memoria-txartel
bateragarriak. Bateraezina den txartel bat erabiliz gero, txartela eta telefonoa kaltetu
eta txartelean gordetako datuak honda daitezke.
Telefonoak gehienez 32 GB-ko memoria-txartelak onartzen ditu.
8
Lehen urratsak
1 Itzali telefonoa eta kendu telefonoaren atzeko estalkia eta bateria.
2 Memoria-txartelaren euskarria ateratzeko, lerratu euskarria euskarriko geziak
adierazten duen norabidean. Jaso memoria-txartelaren euskarria (1).
3 Ziurtatu memoria-txartelaren kontaktu-eremua behera begira egongo dagoela,
eta sartu txartela (2).
4 Jaitsi memoria-txartelaren euskarria (3).
5 Memoria-txartelaren euskarria blokeatzeko, labaindu euskarria jatorrizko
posiziora (4).
Memoria txartela kendu
1 Itzali telefonoa.
2 Kendu atzeko estalkia eta atera bateria.
3 Memoria-txartelaren euskarria ateratzeko, lerratu euskarria euskarriko geziak
adierazten duen norabidean. Ireki memoria-txartelaren zirrikitua eta atera
memoria-txartela.