
Laguntza
Produktua erabiltzeari buruzko informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, edo
telefonoak nola funtzionatu beharko lukeen jakin nahiko bazenu, irakurri zure
telefonoan duzun erabiltzailearen gida sakonki.
Agian interesa izango duzu YouTube-n den Nokia-ren laguntza-bideoen katean.
Modu honetan arazoa konpontzea lortzen ez baduzu, egin hurrengo ekintzetako bat:
•
Berrabiarazi telefonoa. Itzali telefonoa eta kendu bateria. Minutu bat geroago,
berrezarri bateria eta piztu telefonoa.
•
Eguneratu telefonoaren softwarea
•
Berrezarri jatorrizko ezarpenak
Arazoa konpontzen ez bada, jarri harremanetan Nokiarekin. Joan www.nokia.com/
repair helbidera. Zure telefonoa konpontzera bidali baino lehen, egin beti zure datuen
kopiak; izan ere, zure telefonoko datuak ezabatu egingo dira.